Imagen de precargador

Zer Garen – Single

1Zer Garen
Iraitz Cordero

Letra:

Hanka sartzen hasi banintz ere
Ziztu bizian joan da
Duela gutxi ezagutzen garen arren
Bizipena kontrakoa da
Hainbat egun ta’ euri tanten ondoren
Giroa bikaina da
Ziur lagun eguna amaitu baino lehen
Zutaz oroituko naiz

Ta ozen abes dezagun
Abesti berri hau
Zure ondoan irri
Bai egunez eta gauz
Ta ozen abes dezagun
Abesti berri hau
Itsasoak dakarren
Usain bare eta lauz

Ez dakit, zer garen
Baina ez joan inoiz
Oroipen berrien
Artean zaude bihotz
Udako enbaten
Aurka borrokan biok
Abisu gorriak
Saltatzeko asmoz